Aholku Batzordea

 

I+G proiektu baten aholku-batzordea edo -kontseilua bazkideei kanpoko aholkularitza emateko organoa da. Bezero potentzialek, adituek edo proiektuaren teknologiekin zerikusia duten interes-taldeetako ordezkariek osatzen dute, eta haien lankidetza eskatzen da, proiektuaren aurrerapenak azter ditzaten eta proiektuaren garapenari buruzko iritziak eta ikuspegiak eman ditzaten.

KONFLOTeko Aholku Batzordeko kideak offshore eolikoaren (HINE, NABLA WIND, NAUTILUS eta SAITEC) eta olatuen energiaren (IDOM) arloko eragile garrantzitsuak dira.

Aholku Batzordeko kide gisa, enpresa horiek konpromiso hauek hartu dituzte:

  1. Proiektuari buruz zehaztu beharreko entregagai espezifikoei buruzko iruzkinak eta ekarpenak berrikustea eta bidaltzea.
  2. Online bi banakako bileratan parte hartzea (batzordeko kide bakoitzak partzuergoarekin), dokumentu partekatu jakin batzuei buruzko feedbacka emateko.
  3. Proiektuan aurreikusitako bi hedapen-workshopetara bertaratzea.

Orain arte, Aholku Batzordeko kide bakoitzak alde biko lehen bilera izan du proiektuaren partzuergoarekin. Bilera horietan, KONFLOTen etorkizuneko bilakaerari buruzko iruzkinak partekatzeko aukera izan dute, aurrerapen teknikoak balioztatuz eta lehen emaitzak aztertuz.
Honako bilera hauek egin dira:

  • Alde biko bilera HINErekin    2023ko maiatzaren 18an
  • Alde biko bilera NABLA WINDekin  →  2023ko ekainaren 8an
  • Alde biko bilera SAITECekin    2023ko ekainaren 8an
  • Alde biko bilera NAUTILUSekin    2023ko ekainaren 22an
  • Alde biko bilera IDOMekin    2023ko uztailaren 27an

Aholku Batzordeak proiektuaren aurrerapenaren jarraipenean parte hartzen duenez, arriskuak minimizatu eta emaitzek teknologiaren diseinuan aplikazio praktikoa dutela ziurtatzen da.