Erronka

Energia eoliko flotatzagarriaren eta itsas-energien hedapen komertzialerako lasterketan, kostuen murrizketa ekarriko duten berrikuntzak dira gainditu beharreko oztopo nagusia.

Erronka honi heltzeko bideetako bat hornikuntza-katearen garapena da; beste bat diseinuen optimizazioa. Azken honi dagozkio KONFLOTen lan-esparruak, kontrolaren kodiseinuaren (CCD) laguntzaz optimizatutako teknologien garapenaren bitartez, izan ere, kontrol-estrategiak diseinuaren ardatz bihurtuz gero, kostuak murriztu ahal izango dira.

Tradizionalki, aerosorgailu flotagarrien eta olatu-energiaren hargailuen diseinua modu sekuentzialean egin izan da egituraren diseinutik abiatuta, kontrola diseinuaren azken faseetan kontuan hartuz. Horrela, diseinuaren etapa bakoitza aurreko etapak mugatzen du, eta azken etapan (aerosorgailua, energia erauzteko sistema, lasta aktiboa, etab.) garatutako kontrolek oso inpaktu txikia dute sistema osoaren optimizazioan.

Esquema de Ingeniería de Control Konflot

Proiektuaren irismena

Prozesu konkurrente baten bitartez, KONFLOTek aintzakotzat hartuko ditu diseinuaren lehen faseetatik azpisistemak, horien dinamika eta interakzioak eta eskura dauden kontrol-jarduketak, diseinu sekuentzialeko prozesuetan ezin lor daitezkeen alternatiba urratzaileak sortu ahal izateko.

Proiektuaren irismena