Proiektua

Proiektua

KONFLOTek kontrola kodiseinatzeko metodologia bat (CCD) garatzea planteatu du, hau da, kostuetan optimizatutako teknologiak garatzea, kontrol-estrategiak sistema berriztagarri flotagarrien diseinuaren ardatz nagusitzat hartuz.

Gainera, proiektu honek energia-sorgailu flotagarrien diseinu optimizatuan sakontzea du helburu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen posizionamendu zientifiko-teknologikoa hobetu eta teknologia hauek lehiakorragoak izan daitezen, euskal enpresei lehiakortasun eta hazkunde-gaitasun handiko sektore honetan posizionatzen laguntzeko asmoz.

Proiektuaren helburuak

KONFLOT proiektuaren bitartez diseinuaren arloan ezarri nahi den metodologiak ondo kontuan izango ditu diseinuaren lehen faseetatik askotariko azpisistemak, hauen dinamika eta interakzioak eta energia berriztagarria sortzeko gailu flotagarrietan erabilgarri dauden kontrolen jarduna.

1

Eoliko flotagarriari eta olatu-energiaren hargailuei aplikatu ahal zaizkien CCD teknikak identifikatzea.

2

Azpisistemen diseinuan inpakturik handiena duten aldagaiak hautatu eta CCDa aplikatzeko helburuko metrikak definitzea.

3

Metodologia eta tresnak baliozkotzea, bi erabilera-kasutan aplikatuz: (i) eoliko flotagarria eta (ii) olatuen energia.

4

Eoliko flotagarriari eta olatu-energiaren hargailuei aplikatu ahal zaizkien CCD teknikak identifikatzea.

Irismen teknologikoa

Normalean, kontrol-ingeniaritza prozesu sekuentzial baten amaieran garatzen da, azpisistema mekanikoak, elektrikoak eta bestelakoak erabat definituta daudenean. Horrela, sistemak erregulatzeko kontrol-algoritmo berritzaileak estrategia sekuentzial baten azken etapan sartzen dira, ingeniaritza-sailei modu independentean eta jarraituan lan egiteko aukera erraztuz, produktu eta sistema berriak diseinatzeko.

KONFLOTen erabiliko den Control Co Design (CCD) izeneko teknikak azpisistemaren diziplina anitzeko interakzioak kontuan hartzen dituen ingeniaritza-estrategia konkurrentea du abiapuntu diseinu-prozesuaren hasieratik. Ikuspegiaren aldaketa honi esker, kontrol-ingeniaria produktu eta sistema berrien diseinuaren lider naturala bihurtu da, kontrol-kontzeptuak aplikatuz sistema osoa diseinatzeko eta bestela ezin lor daitezkeen soluzio egokiak lortzeko.

Murrizketa hauek dira CCD (Control Co-Design) delakoaren abantailarik aipagarrienak [1]:

  • ✓  Egituren pisuaren murrizketa, % 50eraino
  • ✓  Galeren murrizketa, % 15eraino
  • ✓  OPEXaren murrizketa, % 15eraino

Guztira, LCOE (Levelized Cost Of Energy) globala % 45eraino murrizteko aukera egongo litzateke.

[1] Mario Garcia-Sanz Program director ARPA-E, “Control Co-Design for Wind/Tidal/Wave Energy Systems”, 2018.

Aurreikusitako emaitzak

CCD teknikak eoliko flotagarriari eta olatu-energiaren hargailuei aplikatzeko metodologia.

Optimizaziorako tresnak eta algoritmoak, azpisistema desberdinen dinamiken arterko interakzioa errazteko.

CCDaren prozesuan integratzeko moduko kontrol aurreratuak, eoliko flotagarrirako zein olatu-energiarako.

** Proiektuan aurreikusitako emaitzak:

✓ Indexatutako 12 argitalpen zientifiko
✓ Balizko 5 transferentzia-akordio enpresekin

Jarduerak

KONFLOTen lan-plana osatzen duten jarduerak sei lan-paketetan (LP) banatu dira eta 21 hilabeteko guztizko iraupena izango dute.

Actividades Konflot