Ekainaren 21ean, asteazkenean, IX Marine Energy Conference ekitaldia egin da, JRL-OREk eta Euskampus Fundazioak antolatuta, UPV/EHU, TECNALIA eta BCAMen laguntzarekin.
Euskadiko Energia Klusterreko Marcos Suarezek aurkezpen bat egin du, itsas sektore eolikoaren joerei eta aurreikuspenei buruzko ikuspegi globala emanez, eta, ondoren, Euskadiko itsas sektore eolikoaren potentziala azpimarratu du, datu giltzarriak erakutsiz, hala nola enpresa-kopurua, enplegua edo plataforma-kopurua.
Testuinguru horren ondoren, TECNALIAko Eider Roblesek eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAko Markel Peñalbak KONFLOT aurkeztu dute, teknologia berriztagarri flotatzaileen kontrolaren baterako diseinuan oinarritutako ELKATEK proiektua.
Bakoitzak aurkeztu ditu partzuergoa lantzen ari den bi azterlanetako aurrerapenak. Batetik, eolika flotatzaileko plataformetan egindako azterketaren kasua, eta, bestetik, olatuen energia-bihurgailuei buruzko azterketaren kasua.