Itsas turbina eoliko flotatzaileei eskainitako munduko gertakaririk handiena Nantesen izan zen maiatzaren 10etik 12ra.
Aurten ere, Euskadiko Energia Klusterra Floating Wind Basque Country markako stand propioarekin eta 19 entitate elkartuk osatutako ordezkaritza batekin joan da Frantziako azoka eolikora.
Azokan Klusterra egoteari eta proiektuaren lehenengo urtean garatutako hedapen-materialari esker, bisitariei KONFLOTen lehen aurrerapenak zabaldu zaizkie.