Europako energia eolikoko urteko ekitaldirik handienak sektoreko 16.000 partehartzaile eta 500 erakusketari bildu ditu Kopenhagen apirilaren 25etik 27ra.
Euskadiko Energia Klusterrak, aurreko edizioetan bezala, 328m2-ko stand bateratua antolatu du Wind Energy Basque Country markarekin, 20 enpresa elkarturekin batera.
Ekitaldian, Euskadiko Energia Klusterraren irudikapenak bere gain hartu du horma-grafiko batek eta hedapen osagarriko material batek lagundutako proiektuaren zabalkundea; horrela, stand bateratuko bisitariek aukera izan dute KONFLOTek sektorearen erronkei buruz planteatutako berrikuntzak bertatik bertara ezagutzeko.