Ekitaldira joan ziren 12.000 bisitari baino gehiago “Wind Energy Basque Country” markako stand bateratuan parte hartu zuten 45 enpresen standetara hurbildu ahal izan ziren. Bertan, nazioarteko topaketak, sektore eolikoarekin lotutako I+G proiektuen aurkezpenak eta tokiko gastronomiarekin egindako networking lasaiak egin ziren.
Azokak iraun zuen hiru egunetan, Euskadiko Energia Klusterrak, gainera, hainbat jardunaldi tekniko eta “Side events” antolatu zituen, Euskadin balio eolikoaren katea osatzen duten enpresei balioa emateko, haien gaitasun teknologikoa, posizionamendu lehiakorra eta nazioarteko merkatuetan duten presentzia handia azpimarratuz.
Egun hauetan, standera hurbildu zirenek KONFLOT proiektuaren emaitzak ezagutzeko aukera izan zuten.