Abenduaren 16an, Foro Sektorialaren topaketa berri bat egin zen Euskalduna Jauregian. Bertan, Eider Robles Tecnaliatik KONFLOT proiektua aurkeztu zien bertaratuei.
Proiektuko liderrak topaketara bertaratu zirenei ELKARTEK 2022 programak diruz lagundutako proiektuaren bidez lortu nahi diren helburuak pitch formatuan azaltzeko aukera izan zuen, izango dituen 21 hilabeteetan zehar. Era berean, aukera aprobetxatu zen proiektua gauzatzean aplikatuko den CCD estrategia berritzailea erakusteko, berriztagarri flotatzaile gailuetan metodologia bat garatzeko. Azkenik, aholku-batzordean parte hartzeko eta lortzen diren aurrerapenen berri izateko deia egin zitzaien bertaratutako enpresei.