Martxoaren 21etik 23ra bitartean azoka egin da Bilbao Exhibition Centren, eta Energia Klusterrak Tecnalia eta UPV/EHUrekin partekatutako standa izan du.
Nazioarteko topaketak honako gaiak jorratuko ditu: Ontzi-industria, Arrantza, Portuak eta Ozeanoko Energia Berriztagarriak. Bertan, KONFLOT olatuen energía eta energia eoliko flotatzailea ikertzeko proiektua aurkeztu da.
Erakustokira hurbildu diren bisitariek interes handia agertu dute Elkartek 2022 programak diruz lagundutako proiektuan egiten den kontrol kodiseinuaren metodologia apurtzailean. Gainera, proiektuari buruzko informazioa biltzen duten diptikoak zabaldu dira.