Euskal Energia Klusterrak erreportaje bat argitaratu du Wind Energy Network aldizkarian, KONFLOTek lortuko dituen helburuak zabaltzeko

Wind Energy Network Magazine aldizkariaren azken aleak Basque Country: Research & Technology Development (30-36 orrialdeak) izeneko erreportajea dakar. Bertan, euskal industriak sektore eolikoan duen balioa nabarmentzen da. Erakunde publikoen laguntzari esker, Euskadi erreferente gisa dago zentro teknologikoen eta euskal enpresen arteko I+G proiektuetan.

Artikuluaren zati gisa, KONFLOT proiektua aurkezten da (ikus 35. orrialdea), euskal sektore eolikoko enpresen arteko lankidetzaren adibide garbia.

Erreportaje osoa hemen eskuragarri.