Euskadiko Energia Klusterrak Ocean Energy Europe 2023 ekitaldian parte hartuko du Hagan, Euskadiko 5 erakunderekin eta KONFLOTekin batera

Urriaren 25ean eta 26an Ocean Energy Europe ekitaldia egin da, eta Euskadiko Energia Klusterrak Wave Energy Basque Country markaren pean BiMEPekin stand bateratu batean parte hartu du. AZTI, EVE, IDOM eta Tecnalia erakundeek ere parte hartu dute hitzaldian, parte-hartzaile gisa.
Ocean Energy Europe (OEE) urteroko konferentziak eta erakusketak hamargarren edizioa izan du Hagan, eta 12 hitzaldi-saio eta 11 side events antolatu dira. OEE energia ozeanikoen sektore osoaren topagunea izan da. Bertan, Energia Klusterrak eta Bimepek stand bana izan dute, eta AZTI, EVE, IDOM eta Tecnalia bazkideak bertaratu dira, sektorean duten profila ezagutarazteko.
Euskadiko Energia Klusterraren standaren bidez, eta Wave Energy Basque Country markaren pean, ELKARTEK KONFLOT “Energia berriztagarri flotatzaileak kontrolatzeko kodiseinua” proiektuari buruzko informazioa zabaldu da. Tecnaliak koordinatzen du proiektu hori, eta ELBE EUROCLUSTER proiektu europarrak “Itsas energiaren sektoreko erreferentziazko 8 kluster europarren aliantza”, Euskadiko Energia Klusterrak berak koordinatua.