Offshore energia berriztagarriek, eta bereziki offshore eolikoak eta olatuen energiak, funtsezko eginkizuna dute Parisko Akordioan isurpenak murrizteko helburuak bete ahal izateko.
"Eoliko flotagarriaren teknologiari esker, modu eraginkorrean ustiatu ahal izango da potentzial eolikoa ur sakonagoetan, eta horrek hazkunde azkarra susta dezake du itsas-energia eolikoaren etorkizuneko merkatuan.
Olatuen energia garapen bidean dagoen teknologia da, egun nagusiki prototipo eta frogapen-fasean dagoena."
2030erako aurreikuspenak:
Munduan
Global Wind Energy Council (GWEC) erakundeak eoliko flotagarriaren mundu mailako helburuak eguneratu ditu, Erresuma Batuan aurreikusitako kopuruen hazkundearen eta Europan, Asian zein Ipar Amerikan garapen-bidean dauden jardueren azelerazioaren ondorioz. Erakunde honen ikuspegiak aintzakotzat hartu du Ukrainako inbasioak eta erregai fosilen merkatuak prezioetan eragin duten aldakortasuna. 2030erako, munduan, 18,9 GWeko gaitasun eoliko flotagarri instalatua egongo da, eta horietatik 11 GW Europan egongo dira (% 60), 5,5 GW Asian (% 30) eta gainerakoak Ipar Amerikan (% 10). [1]
Ocean Energy Europe erakundeak iragarri duenez, 2030ean, 500 MWeko gaitasun instalatua egongo da munduan, olatuen energiari dagokionez. Munduko olatu-energiaren % 90 baino gehiago (450 MW) Europan instala liteke hurrengo hamarkadan, kontinenteak energia-iturri horretan duen mundu mailako posizio sendoaren seinale. [2]
Estatuan
2021eko abenduan onartutako Itsas-Energia Eolikoa eta Itsas-Energiak garatzeko Espainiako Bide Orriak 2030erako helburu hauek ezarri ditu Espainiko Itsas-Energia Berriztagarrien garapenari dagokionez: